Boroa Jatetxea XV. mendeko baserri batean lekutzen da. Baserria eraberritua dago, jatorrizko arkitektura zorroztasun osoz errespetatuz.

1997ko martxoaren 17an ireki zituen ateak jatetxeak. Kanpoan parking zabala du eta baita ehun urtetik gorako haritzez inguratutako terraza bat ere. Horrela, Bizkaiko txoko hori liluraz eta magiaz beteriko gunea da.

Ametsetako Kanpoaldea

Terraza ugari, haur-jolaserako zonaldea eta parking zabala ditu. Horrela, gure baserriaren kanpoaldeak ere sekulako bizitasuna du. Horri esker, esperientzia atsegina izango duzu hala udan, nola neguan.

Jangela

Gozatu bestelako modu batean aparteko ingurune batean, bezeroaren arreta fina, hurbiltasuna eta erosotasuna uztartzen dituena.

Jangela ugari ditugu bezeroen eskuragarri. Begiztatu lilura berezia duen baserriko gela ezberdinak. Esperientzia gastronomiko paregabea izango duzu.

Ezkon zaitez Boroa Jatetxean

Gure esperientzia luzea eta gure jardute ona abian jartzen dira antolatzen ditugun ekitaldietan. Xehetasun oro zehaztasun osoz mimatu eta zaintzen dugu. Horri esker, Boroa Jatetxea leku bikaina da zure ospakizunetarako.

Terrazan ospakizun zibilak egiteko aukera eskaintzen dugu.
Informazio Gehiagorako