Boroa Jatetxean bizitza errazten dizugu.

Nahi izatera, edozein ospakizun ahaztezin bilakatzeko lagungarriak diren zerbitzu guztiak eskaini ahal dizkizugu..

Ezkontzetarako edukiera: Gehienez. 210 jankide.

Ezkontzak eta Jaunartzeak

Gure esperientzia luzea eta gure jardute ona abian jartzen dira antolatzen ditugun ekitaldietan. Xehetasun oro zehaztasun osoz mimatu eta zaintzen dugu. Horri esker, Boroa Jatetxea leku bikaina da zure ospakizunetarako.

Terrazan ospakizun zibilak egiteko aukera eskaintzen dugu.

Ezagutu Jatetxea

Autobus-zerbitzua

gototour

Gure ibilgailuak edozein talde motaren beharrizanetara egokitzen dira. Alde batetik, erabiltzaile-multzo handienak garraiatzeko 72 plazako autobusak ditugu eta, beste alde batetik, 9 plazako minibusak ditugu talde txikiagoentzat. Horrez gain, luxuzko autoak ditugu, erosotasun osoko garraio pertsonaletan erabiltzeko.

Ezkonberrientzako luxuzko autoak edo antzinakoak ditugu.

Argazki-Erreportajea

depedro

Argazkilari modura 25 urte baino gehiago eman ostean, gure lanbidean ñabardura txikiena ere garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik, gure lan guztietan egoera aproposenak sortzen saiatzen gara, sentimenduak sorrarazteko xedez.

Lore-Dekorazioa

flores2

1990azaz geroztik, Javier Elorz eta bere lantaldeak lore-dekorazioaren kontzeptu berri bat eskaintzen dute, sormen eta originaltasun askorekin, modu horretan, bere sorkuntza guztiek kutsu artistikoa dute.

Flores Elorz espezialista da ezkontzak eta bestelako ekitaldiak dekoratzen.

Lortu deskontu handia zerbitzu-sorta kontratatuta

Ezkontza-Menuak

Menuak, gutxienez, 6 pertsonentzat izango dira. Menuak mahai osokoak izango dira eta, gutxienez, 3 egun lehenago adostu behar dira.

2015ko Abenduaren 31ra arte balio dute

Zainzurien vichyssoise

Olagarroa galiziar erara

Foie erretako mertxika gainean

Hegaluze-bolobana maionesarekin

Urdaiazpiko-kroketa

Txistorraz betetako hostore karraskatsua

Orly ganbak

Barazkiak tenpuran

Txipiroia plantxan tipula karraskatsuaren gainean

Onddoez betetako brick karraskatsua

Ezkur-urdaiazpiko iberikoa

Antzara-gibela sagar eta mango-marmelada gainean

Zigala-buztana eta bieira entsaladan tomate-testura eta kimu samurren gainean

Bakailao-xerrak ajoarriero eta pil-pilean — Askotariko onddoak

Erretako legatzaren solomoa, txangurroa bere koralaren gatzatuan eta txakolin aparrean

Grand Smith sagar-sorbetea cavarekin

Txingarretan erretako azpizuna Idiazabalgo tostaz lagundua

Ezkontza-tarta izozkiarekin

Kafea, likoreak eta konbinatu arrunta

Ardoa: Luis Alegre ondua

Txakolina: Bitxia

Cava: Juve & Camps Cinta Púrpura

Ezkur-urdaiazpiko iberikoa

Foie Royala Pedro Ximénez gelatinarekin eta ogi karraskatsuarekin

Bakailao epelaren petaloak porru eta ganba-brandadaren gainean eta txirlaren pil-pilarekin

Plantxan egindako bieirak berberetxo-arroz krematsuz eta bere koralaz lagunduak

Txingarretan erretako zapo txikiaren solomoa marinel erara prestatutako krustazeoekin

Limoi-sorbetea cavarekin

Erretako arkume-besoa sagar eta kimu samurrekin

Ezkontza-tarta izozkiz lagundua

Kafea, likoreak eta konbinatuak

Ardoak

Beltza: Luis Alegre erreserba

Txakolina: Bitxia

Cava: Juve & Camps Familiako Erreserba

Ezkur-urdaiazpiko iberikoa

Antzara-gibela sagar eta mango-purez lagundua

Abakandoa plantxan edo entsalada

Erretako arandoi txikiak apurtutako patata gainean eta barazki-eskalibada

Txingarretan erretako erreboiloa marinel ogiz eta txipiroi-kiribilez lagundua

Limoi-sorbetea cavarekin

Txingarretan erretako idi-xerrak pure krematsuz eta piperrez lagunduak

Ezkontza-tarta izozkiarekin

Kafea, likoreak eta konbinatuak

Ardoak

Beltza: Luis Alegre erreserba

Txakolina: Bitxia

Cava: Juve & Camps Cinta Púrpura

Ezkur-urdaiazpiko iberikoa

Foiez eta “Urezti” txakolinaz egindako bonboia krispetaz gaineztatua sagarraren eta txokolate eta espeziadun ogi gainean

Plantxan egindako bakailao-kokotxak hostore gainean piperradaz eta Donostiako txangurroaz lagunduak

Kantauriko abakando erdia plantxan

Limoi-sorbetea cavarekin

Txingarretan erretako azpizuna patata-pure krematsuz eta piperrez lagundua

Fruta-zukuaren nektarra jogurt-izozkiarekin

Ezkontza-tarta izozkiz lagundua

Kafea, likoreak eta konbinatuak

Ardoak

Beltza: Luis Alegre erreserba berezia

Txakolina: Bitxia sorta

Cava: Juve & Camps Familiako Erreserba

Ezkur-urdaiazpiko iberikoa

Foiez eta “Urezti” txakolinaz egindako bonboia krispetaz gaineztatua sagarraren eta txokolatezko ogi gainean

Kantauriko abakando erdia txingarretan errea

Otarrainxka eta perretxiko-ragout bexamel-bizkotxo eta trufa-aparraren gainean

Txingarretan erretako zapo-enborra txirla-arroz krematsuz lagundua

Grand Smith sagar-sorbetea cavarekin

Txerrikumea konfitatua glasatutako ananaz eta patata-purez lagundua

Ezkontza-tarta izozkiz lagundua

Ardoak

Beltza: Luis Alegre erreserba berezia

Txakolina: Bitxia sorta

Xanpaina: Philipponnat Brut erreserba

Carrot tarta / Cake (gazta fresko, azenario, laranja eta intxaurrak)

Krema eta esne-gainaz beteriko milorri-tarta

Capuccina tarta

Mugurdi eta %55eko txokolatez betetako Sacher tarta

Almendra eta limoi krematsuz beteriko tarta

Txokolatezko plazerra eta banilla-karamelua

Askotariko izozkiak:

Anana eta mangoa, mugurdia, stracciatella, sagar berdea, banilla

Gure bezeroen iritziak…