JATETXEA

Boroa Jatetxea XV. mendeko baserri batean lekutzen da. Baserria eraberritua dago, jatorrizko arkitektura zorroztasun osoz errespetatuz.

1997ko martxoaren 17an ireki zituen ateak jatetxeak. Kanpoan parking zabala du eta baita ehun urtetik gorako haritzez inguratutako terraza bat ere. Horrela, Bizkaiko txoko hori liluraz eta magiaz beteriko gunea da.

—01

Ametsetako Kanpoaldea


Terraza ugari, haur-jolaserako zonaldea eta parking zabala ditu. Horrela, gure baserriaren kanpoaldeak ere sekulako bizitasuna du. Horri esker, esperientzia atsegina izango duzu hala udan, nola neguan.

—02

Jangela


Gozatu bestelako modu batean aparteko ingurune batean, bezeroaren arreta fina, hurbiltasuna eta erosotasuna uztartzen dituena.

Jangela ugari ditugu bezeroen eskuragarri. Begiztatu lilura berezia duen baserriko gela ezberdinak. Esperientzia gastronomiko paregabea izango duzu.