Boroaren Kompromisoa

001/

Gizartean behar gehien duten eta zaurgarrien diren kolektiboak

Gurutze Gorriarekin lankidetzan, aurretik prestakuntza jaso duen eta bazterkeria arriskuan den familiako kide den pertsona 1 laguntzen dugu gure jatetxean praktikak egin ditzan.

Bularreko minbiziaren elkarteari boligrafoak erosten dizkiogu.

Padel egokitua.

002/

Garapen Iraunkorra

Ingurumena errespetatzen dugu, gure ingurunea zainduz, gure lorategi-zonaldeak errespetatuz eta gure barrutian diren ehun urtetik gorako zuhaitzak nahiz frutarbolak egoera onean mantenduz.

Paper birziklatua erabiltzen dugu.

Beira, kartoia, papera, olioak eta organikoak birziklatzen ditugu. Gainera, beharrezkoa denean, berrerabilpenaren alde egiten dugu, berririk ez xahutzeko. (Adibidez: ogia ekartzeko erabiltzen diren kartoiak baliatzen ditugu organikoen birziklapena jartzeko, etxeko menuetan jartzen ditugun paperak atzealdetik erabiltzen ditugu barra libreetan, estrak egiteko, etab.)

003/

Orotariko laguntzak

Kirola, kultura euskalduna, udalerria

Korrika: Laguntza ekonomikoa ematen dugu euskararen erabilera bultzatzeko.

Futbola: Laguntza ekonomikoa bideratzen dugu, baliabide gutxi dituzten gazteen alde.

Zornotzako Rallya: Laguntza ekonomikoa ematen dugu.

Auzoko festak: Auzoko festen barruan, laguntza ekonomikoa ematen dugu idi-probak egiteko.

Ibilaldia: Janaria nahiz langileen kostua bideratzen dugu ikastolen alde dirua biltzeko.

004/

Jarduerak

Lanbidea gustuko duten pertsonak laguntzen ditugu leku ospetsu batean prestatuz, gure lan egiteko modua irakatsiz eta gure filosofia erakutsiz.

Hainbat langile jartzen ditugu gure profesionalen lan-garapenaz ardura daitezen. Halaber, Bizkaitik ez datozen haien ostatua eta jakia kudeatzen ditugu.

Arropa ekar dezakezu, galkorrak ez diren elikagaiak edo, zure ustez, elkarteetarako lagungarri izan daitekeen beste edozer gauza.